Bihar, maiatzak 13

Adingabeen zentroko migratzaileen integrazioa bultzatzeko kultur ekitaldia egingo du Urdulizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 12a, 12:04
Urdulizko Kultur Etxea. © URDULIZKO UDALA

“Irakurri, bakarrik ez egoteko” musika-emanaldia eta literatur errezitaldia egingo dute bihar, zapatua, arratsaldeko 18:00etan, Urdulizko Kultur Etxean. Kultur ekitaldian balio inklusibo berezia duten obrak landuko dituzte, eta, gainera, parte hartuko dute herriko adingabeen zentroan bizi diren migratzaileek. Modu horretan, helburua da pertsona horien ikusgarritasuna sustatzea eta haien gizarteratzea erraztea.

Biharko ospakizunean, hainbat arte eszeniko nahastuko dituzte agertokiaren gainean: dantzatzeaz eta abestez gainera, migrazioen deserrotzeari buruzko poemak kontatuko dituzte Afrikako musikaren akordeek lagunduta.  

Sarrera doakoa da harik eta plaza-kopurua bete arte. Hori dela-eta, antolakuntzak telefono zenbaki bat jarri du interesatuen eskura, sarrera erreserbatu eta ziurtatzeko: 610 651 085. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun