Amateur boxeolarien arteko topaketa berri bat antolatu du Basakick taldeak Urdulizen

Ander Zarraga 2023ko mai. 12a, 13:08

Aurreko apirilaren 28an, Urdulizen amateur borrokalarien arteko boxeo gaua antolatu zuen Basakick taldeak. Beste behin, talde urduliztarrekoak inguruko beste talde batzuetako boxeolarien aurka aritu ziren. Maila ona eta giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten bertaratu ziren zaleek. Hemen dituzue Mikel Abasolo getxoztarrak grabatutako bideoa eta Ander Moreno argazkilariak gau horretan ateratako argazkiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun