Astelehenero eta eguaztenero entseguak eduki ostean, bihar, barikua, kontzertu "handia" aurkeztuko dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Izan ere, Urdulizko jubilatuen etxean, beste ekintza askoren artean, kantatzeko zaletasuna hauspotu dute, modu horretan, biharko emanaldia prestatu duten arte.
Urdulizko Udalaren esanetan, biharko kontzertua "berezia" izango da betiko abestiak kantatuko dituztelako. Izan ere, aurkeztuko duten errepertorioari dagokionez, hurrengo euskarazko eta gaztelaniazko kantak abestuko dituzte: En mi viejo San Juan, Amets, Txoria Txori, Azken Dantza, La Compostelana, Xalbadorren Heriotzean eta No te vayas de Navarra.
