Zigorraren azken egunera arte luzatu dute Iñaki Bilbao Gaubekaren kartzelaldia: nahiz eta pasa den urtean hirugarren gradua onartu zion Lakuako Gobernuak, Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi zuen neurria, Gorka Martinez Ahedor urduliztarragaz ere gertatu zen bezala.
Horrenbestez, Etxeratek salatu zuenez, 2017 urtean gainditu zuen daborduko baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zigorraren zatia. Aitzitik, eskubide hori ez diote inoiz onartu.