Ibilbidea Urdulizen hasiko da goizeko 10:00etan. Butroeko gaztelura oinez joango dira aldapak dituzten bideetatik, baita mendi bideetatik ere. Gaztelura heltzean, atsedenaldi laburra egingo dute, eta, gero, Urdulizera bueltatuko dira.
Txiri-txiri Urduliz ekimenaren barnean, Urdulizetik Butroeko gaztelura oinez egiteko ibilbidea egingo dute ekainaren 18an, domekan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. 50 plaza daude, eta ibilbidearen zailtasuna ertaina da; zehazki, 4 orduko iraupena izango duen irteera aurreikusten dute antolatzaileek. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 13ra arte hemen.
Ibilbidea Urdulizen hasiko da goizeko 10:00etan. Butroeko gaztelura oinez joango dira aldapak dituzten bideetatik, baita mendi bideetatik ere. Gaztelura heltzean, atsedenaldi laburra egingo dute, eta, gero, Urdulizera bueltatuko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!