Zapatuan, abuztuak 26, Andra Mariaren jaietan urtero egiten duten legez, XXIX. Nekazaritza Azoka egingo dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Oraingoan, BBK Fundazioak emandako hogeita hamar kaseta egongo dira ekoizleek euren tokiko produktuak erakuts ditzaten.
10:30etik aurrera, kasetetako ordezkariek euren produktuak salgai jarriko dituzte. Ostean, 11:30etik 13:30era, gaztetxoenek hainbat tailerrak izango dituzte, hala nola talo-tailerra edo makillaje eta globoflexia. Gainera, berritasun gisa, aurten azokan parte hartzen duten ekoizleek ekarritako genero-sorta bat zozkatuko dute.
Sari-banaketa
Sariak 14:00etan banatuko dituzte Urdulizko Udaleko ordezkariek. Kategoria bakoitzeko (barazkiak, landareak eta fruta) hiru lehen sailkatuei emango dizkiete honako diru-sariak: barazkiak, landareak eta fruta, lehen postua, 130 euro; bigarren postua, 110 euro; hirugarren postua, 100 euro.