ELAk azaldu bezala, trokelgintza sektoreko enpresa da Mecaner S.L.U., eta sei hamarkada baino gehiago daramatza automobilgintzan. Hala, "harriduraz" hartu du Stellantis taldearen erabakia: "Sindikatuak hilabeteak daramatza salatzen taldea nahita ari dela Mecaner Urduliz lantegiko lan karga txikitzen, eta, ondorioz, enpresari esleitutako lanak taldeko beste lantegi batzuetara desbideratzen".
Halaber, ELAk uste du Mecaner Urduliz lantegia bideragarria dela, eta Stellantis taldeari eskatu dio bere erabakia berraztertzeko, produkzio lantokia zein lanpostuei eusteko neurriakaz: "Mecanerreko bezalako egoeretan azaleratzen da industria politika. Horregatik, ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio babes dezala Mecaner, ez dezaten lantegia itxi eta lanpostuei eusteko".