Azaroaren 30era arte

Urdulizen euskararen aldeko ospakizunak antolatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 14a, 13:13

Eskabidea aurkezteko azken eguna 2023ko azaroaren 30a izango da, egun hori barne.

2023ko euskararen aldeko ospakizunak antolatzeko diru-laguntzak aurkezteko epea ireki dute Urdulizko Udalean. Eskabidea aurkezteko azken eguna 2023ko azaroaren 30a izango da, egun hori barne. Dokumentu eta informazio guztia hemen. Helburua da Udalak diru-laguntzen politika jakin bat aplikatzea euskararen aldeko ospakizunen antolaketa babestu eta bultzatzeko, horiek sortzen baitira euskararen eta euskarazko hezkuntzaren alde egiteko ekintza gisa.

 

Zalantzarik izanez gero, edo izapideetan laguntzeko, honela jar zaitezke harremanetan: 946 763 631 zenbakian edota uke@urduliz.eus korreoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun