Urdulizko Udalak antolatutako Txiri Txiri dibulgazio-ibilbideetan izena eman daiteke urriaren 3ra arte

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 26a, 09:45

Urriaren 8an, domekan, Urdulizetik Sopelaraino doan ibilbidea antolatu dute 10:00etatik 14:00etara.

Hurrengo urriaren 8an, domekan, Urdulizko Udalak Urdulizetik Sopelaraino doan ibilbidea antolatu du 10:00etatik 14:00etara Txiri Txiri ekimenaren barnean. Hala, parte-hartzaileek arrokek eta geologiaren munduak ezkutatzen dituzten sekretuak eta historia ezagutuko dituzte oinez egingo duten ibilbidean. Ekimen honen helburua da inguruneaz ikastea eta gozatzea, baita herritarrek euren osasuna zaintzea kirola egiten duten bitartean. Urriaren 3ra arte izena emateko aukera dago hemen. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun