Barikuan, arrastiko 18:30ak aldera, SOS Deiakek jakinarazi zuen eskalatzaile bat larri zauritu zela Urdulizko Santa Marina inguruko eskalada-gunean, hainbat metro erori ostean.
Zauritua egoera larrian zegoen eta, hori dela eta, lekura bertaratutako larrialdi-zerbitzuek helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Bertan, osasun-langileek ezer gutxi egin ahal izan zuten gazteagatik, eta ordu gutxira hil zen.
Ertzaintza ikertzen ari da gertaeraren arrazoiak bidean izandako akats batengatik edo segurtasuneko giza akats batengatik izan diren.