Antzezlanean kontatuko dute Aioko irlako biztanleen bizitza: herritarrek ahaztu dute aniztasunak, naturarekiko errespetuak eta bizitzaz gozatzeko denbora libreak izan dezakeen balioa. Aspaldi irla alai bat izan bazen ere, orain iluntasuna da haien bihotzen jabe. Bizilagunek baztertu dituzten bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango dira protagonistak. Bidaia fantastikoa izango da, eta bertan abenturak, emozioak, sorpresak, jenioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko dituzte ikusleek.
