Urdulizko Udalak abian jarriko ditu 2023ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 9a, 12:14

Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da "herri lanetako peoia".

Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Urdulizko Udalak martxan jarriko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa. Horren bidez, eskualdeko 27 pertsona kontratatuko dituzte eta herri-lanerako peoiak izango dira. Kontratu guztiek 5 hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira, kontratuen hasiera 2023ko abenduaren 31 baino lehen izanda. Zehazki, Urdulizen erroldatutako 4 pertsona kontratatuko dira. Deialdi beraren beharrizanak direla eta, epeei dagokionez, lanbideren zerbitzu orokorrek berehala hasiera emango diote hautaketaren prozesuari. 

Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2023ko maiatzaren 18an emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera egingo da parekatze informatikoren bidez.

Berdinketa hausteko irizpideak hurrengoak dira: 1. Denbora gehiago langabezian, 2. Lehentasuna emakumeari, 3. Lehentasuna adin nagusikoari. Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira 2022ko deialdian kontratatutakoak izan ezta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatu izana ere.

Horretarako, Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da "herri lanetako peoia". Lanbideko Curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, Getxoko Lanbide bulegoan egin ahal izango da, “nire lanbidenet” atalean erabiltzailearen gakoa erabiliz, edo Uribe Kostako Behargintzan. Zalantzak izanez gero, Uribe Kostako Behargintzaren 946 760 638 telefonoan kontsulta daiteke.

Deialdi beraren beharrizanak direla eta, epeei dagokionez, lanbideren zerbitzu orokorrek berehala hasiera emango diote hautaketaren prozesuari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun