Amesten Elkarteak kulturaz betetako ekitaldia antolatu du Urdulizen bariku honetarako

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 18a, 13:38

Urdulizko Kultur Etxean egingo dute ekitaldia.

Dohako hainbat kultur eskaintzez gozatu ahalko dute herritarrek bariku honetan, urriaren 20an, aniztasun funtzionaleko Amesten Elkarteak Urdulizko Kultur Etxean antolatutako ekitaldiagaz: 19:30etik hasita, Mi mundo manual izeneko erakusketa estreinatuko dute Jon Olabarriaren eskutik, eta hori ikusgai egongo da azaroaren 3ra arte. Halaber, Olabarriaren erakustaldiaren obrakaz lortutako diru guztia Amesten Elkarteari bideratuko zaio. Gainera, elkarteak hitzaldia ere egingo du ekitaldian zehar eta musikak giroa alaituko du hurrengo artistakaz: Lova Lois rap abeslari eta olerkaria, Iñaki Hernandez biolin-jotzailea eta Altxa Txalaparta Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun