Bihar Urban Jaia ospatuko dute Urdulizko gaztelekuan

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 20a, 12:26

2015eko Urban Jaia. © URDULIZKO UDALA

Herri-bazkaria, futbolin eta ping-pong txapelketa, musika eta ekintza gehiago egongo dira bihar, zapatua, Urdulizko Urban Jaian. 15:00etatik aurrera giro ezin hobean gozatuko dute gazteek aste akabuaz tokiko gaztelekuan.

Arrastiko 15:00etan, herri bazkaria eta janari lehiaketa egingo dute. 16:30ean futbolin eta ping-pong txapelketa egingo dute, 18:00etan Ubuntu Taldea egongo da eta 19:00etan Jam Session bat prestatu dute lagun guztiak dantzan jartzeko. Urban Jaiari amaiera emateko, 21:00etan musika jarriko dute Photocall Light Painting bategaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun