Bariku honetan, urriaren 27an, euskaraz hitz egiteko topaketa egingo dute Urdulizko Kultur Etxean, arrastiko 19:00etan. Modu horretan, herrian Berbalagun talde finko bat sortzea da helburua, euskaraz hitz egiteaz batera jende berria ezagutzeko aukera ere sortzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!