Bueltan dira Urdulizko negulekuak!

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 30a, 15:10

Bi txanda desberdinetan antolatu dituzte negulekuak aurten.

Lehenengo txanda abenduaren 26tik abenduaren 29ra izango da, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik urtarrilaren 5era. Egunero, 08:30etik 13:30era izango dira negulekuak. Daborduko irekita dago izena emateko epea azaroaren 5era arte, hemen.

2011ko urtarrilaren 1etik 2020eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako ume guztiei daude zuzenduta negulekuak. Hala ere, pardela erabiltzen duten umeek ezin izango dute negulekuetan parte hartu. Erroldatuek eta ez erroldatuek zerrenda desberdinak osatuko dituzte. Hauek dira lehentasunak ordenean: Elortza eskolako ikaslea, gurasoek Urdulizen lan egitea, erroldatuak, ez-erroldatuak, erroldatuak (txanda extra), ez erroldatuak (txanda extra).

Gerta liteke baldintza hauek betetzen ez dituen haurren bat onartzea, egoera bereziak tarteko, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek hala eskatuta.

Aurtengoan, bi txanda desberdinetan antolatu dituzte negulekuak, eta, beraz, bi txandetan izena ematea posible izango da. Txanda jakin batean parte hartzeko eskatzaileak dauden plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da. Balizko zozketa eguna azaroaren 16an izango da, 10:30ean Urdulizko Kultur etxean. Balizko zozketaren emaitzari, edo hau egin behar ez izatekotan parte-hartzaileen behin behineko zerrendari eta ordainketa epe zein moduari buruzko informazioa eskuragarri egongo da azaroaren 17tik aurrera, Urdulizko Udaleko web orrian.

Gurasoakaz eta negulekuak antolatzen dituen enpresagaz batzarra ​egingo dute familiek haien umeek izango duten egitaraua, ekintzak eta beharrizanak hobeto ezagutzeko. Betiere negulekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: bankuko ordainagiriaren kopia bat, gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) horien aipamena eta familia ugariko umeek edo DBE jasotzen duten gurasoen umeek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Kuotak

Lehenengo astea: arrunta 20,65 euro, familia ugaria 12,90 euro eta DBE 7, 73 euro.

Bigarren astea: arrunta 41,30 euro, familia ugaria 25, 80 euro eta DBE 15,45 euro.

Ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.

Matrikula ordaintzeko epea azaroaren 20tik abenduaren 1ra bitartekoa izango da. Agiria euskera1@uribekosta.eus helbidean aurkeztu behar da (ordainketa egiteko informazioa familia parte-hartzaileei aurrerago bidaliko zaie).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun