Ibilbideari dagokionez, oinez Urdulizen barrena, eraikin eta baserri enblematikoak bisitatuko dituzte. Herriaren historia ezagutuko dute, baita haren sekretuak eta kondairak ere, herriko Koldo Somokueto historialariaren eskutik. Bidea irisgarria da jende guztiarentzat, karrotxo eta gurpil-aulkientzat ere, eskailera zati bat izan ezik. Zailtasun maila erreza da eta hasiera puntua Urdulizko eliza izango da, Eleiza kalean kokatua.