Auzolana egingo dute Urdulizko Haurtzaroko Basoa eukaliptadi bihurtu ez dadin

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 8a, 11:53

Haurtzaroko Basoa aurtengo martxoaren 12an. © TANTAK
Azaroak 19an, domekan, egingo dute auzolana, goizeko 10:00etan, helbide honetan. Ekimen hau 18 urtetik gorakoentzako soilik dago zuzenduta. Antolatzaileek eskatu dute lanerako arropa eta oinetakoakaz etortzea, sasietatik babesteko. Gura izatekotan, tresnak eraman ditzakete herritarrek, halere Urdulizko Udalak eskura jarriko ditu. Halaber, gomendagarria da eskularruak eta kantinplora ekartzea. Horrez gain, hamaiketakoa ere egongo da. Izena eman daiteke, hemen.
 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun