Urtero legez, abenduaren 31n Urdulizko Sansilvestrada lasterketa solidarioa egingo dute. Aurtengoa seigarren urtea da eta azaroaren 30era arte izena eman ahal dute zozketarako opari edo opari-txekeakaz parte hartu gura duten merkatari, elkarte, erakunde eta lagunek. Batutako diru guztia Bularreko Minbizi Metastasiko Elkartearentzat izango da. Parte hartu nahi duten kolaboratzaileek izena eman ahal dute hurrengo korreoan: sansilvestradaurduliz@gmail.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!