Urdulizko Udalak, hondakinen gaikako bilketaren indize handiagoa lortzeko, hondakin birziklagarrien gaikako bilketak egiten ditu lehenagotik ere. Hala ere, indize hori, gaur egun, % 24,4koa baino ez da, eta oso urrun dago udalez gaindi onartutako arau eta planetan eskatutako indizeetatik.
Besteak beste, honako helburu hauek daude: "Udalerriko hondakinak berrerabili eta birziklatu aurretik honako prestatze-tasa hauek lortzea urtez urte: 2020rako, % 50; 2025erako, % 55; 2030erako, % 60; eta, 2035erako, % 65". Hori dela-eta, 2023an eta 2024an, planean jasotako hainbat ekintza bideratuko dituzte helburu horiek lortzeko.