2023/11/19 17:00

Zinema: Doraemon, Nobitaren dinosauro berria

Zinema: Doraemon, Nobitaren dinosauro berria
Urdulizko kultur etxea, Urduliz

17:00etan, sarrerak 3,60 euro balio ditu.

Sinopsia

Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen garaiko zapiagaz, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira, Kyu eta Myu deituak. Nobitak isilpean hazten ditu, baina handiagoak egiten direnean eta ezin dituenean bere gelan eduki, Doraemonek bere garaira eramateko iradokitzen du. Lagunakaz batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute dinosauroen uharte misteriotsu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun