Cuencako Katedraleko organista den Lucie Kataluková organista txekiarrak kontzertua eskainiko du Urdulizko Andra Mariko Roqués (1853) organoan. Kontzertua zapatuan izango da, hilak 25, 20:00etan. Musika barrokoko programan Cabezón, Haydn eta Storaceren lanak agertuko dira, besteak beste. Kontzertua sarrera librekoa izango da, eta pantailan proiektatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!