Bezeroek % 33ko deskontuak izango dituzte, eta gehienez bi bonu erosi ahal izango dituzte, 10 euroko beherapenagaz. Adibidez, 15 euroko erosketa batean 5 euroko irabazia izango dute, eta 30 euroko batean, berriz, 10 euroko beherapena, bi txekegaz. Abenduan, gainera, saltokiek bi saski zozkatuko dituzte bezeroen artean. Loteen zozketa abenduaren 31n egingo da.