Haurrentzako gainbegiratze zerbitzua egongo da aldez aurretik eskatuta honako helbide honetan: berdintasunerakobidean.urduliz@gmail.com
Berdintasunerako bidean izeneko proiektu parte-hartzailearen barruan, familientzako hitzaldi bat antolatu dute Urdulizen hezkidetzarako eta jostailu ez-sexistak hautatzeko gakoei buruz. Hitzaldia herriko Kultur Etxean izango da gaur, abenduak 11, arrastiko 18:30ean. Saioa gazteleraz izango da.
Haurrentzako gainbegiratze zerbitzua egongo da aldez aurretik eskatuta honako helbide honetan: berdintasunerakobidean.urduliz@gmail.com
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!