Jolasa haurren oinarrizko eskubidetzat hartzea eta umeei eragiten dizkien onurak helaraztea da kanpaina honen funtsezko helburuetako bat, eta Uribe Kostako Mankomunitatea modu aktiboan parte hartzen ari da.
Gainera, proiektua jostailuen banaketatik haratago doa, eta familiei balioetan eta joko osasungarrian hezteko tresnak ematea ere bilatzen du, benetako lan-sistema baten barruan. Sistema horrek oso gogoan du haurtzaroa dela pertsonen garapen integralerako garairik garrantzitsuena. Horretarako, abenduaren 27an, eguaztena, 17:00etatik 19:30era, Urdulizko Iparralde kiroldegian, familian disfrutatzeko aisialdi ekintza desberdinak garatuko dira, eskualdeko adingabe guztiei irekitako ekimena. Adingabeek hainbat jarduera burutu ahal izateko espazioak sortuko dira: jolasgune tradizional batetik slime postu batera arte, aurpegi margoketa...