Soinu Beltzak, Kandelaria Kultur Elkartea eta Etxerat-en eskutik, Etxera! Kalera! azoka egingo dute domeka honetan, abenduaren 17an, Urdulizko Txiberriko Frontoian. Hainbat postu egongo dira azokan euskal presoen aldeko elkartasuna erakusteko: Bizkaigaineko eta Otxandioko gazta, etxeko ogia, mermeladak, etxeko roskillak, bitxitegiak, talo eta txorizoak, rifa, SATEeko oiloa, Itsas Martxako materiala, Herri Memoria Gara egutegi eta liburua, etab. Azoka goizeko 11:00etatik 15:00etara egongo da irekita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!