Urdulizko kiroldegiko tasak % 38 eta 77 bitartean handituko dituzte

Ander Zarraga 2023ko abe. 28a, 13:41

© URDULIZKO UDALA

Urtarrilaren 1etik aurrera Urdulizko udal-kiroldegiko tarifak % 38 eta % 77 bitartean areagotuko dituzte. Gainera, kuotaren ordainketa hiru hilean behin egin beharko da eta errolda bidezko diskriminazioa ezabatuko dute; hau da, ez da prezio-alderik egongo udalerrian erroldatutakoentzat eta erroldatu gabeentzat.

Azaroaren 29an egin zuten Urdulizko Udalaren osoko bilkuran udal-kiroldegiko tarifak areagotzea onartu zuten, hurrengo urtera begira horrek duen defizita 80.000 euro inguru murritzeko. Neurriaren alde bozkatu zuten gobernu-taldea osatzen duten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek; EAJ abstenitu egin zen.

Itziar Iratzagorria EH Bilduko alkateak Deia egunkari jakinarazi dio igoera hori kiroldegia kudeatzen duen enpresaren eskariagatik egin dutela. Zehaztu duenez, tasen igoera horregaz zerbitzuaren defizita murriztu gura dute, aurten 270.739 eurokoa izan baita, baina neurrioi esker hurrengo urtean 192.723 eurokoa izatea aurreikusi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun