M8

Berdintasunerako bidea eraikiko dute beste behin Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko urt. 25a, 10:27
Urdulizko Inola talde feminista. © URDULIZKO UDALA

Emakume Langileen Nazioarteko Egunagatik baldosa berri bat jarriko dute Urdulizen urtero egiten duten berdintasunerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Hala, modu parte-hartzailean aukeratutako esaldi bategaz M8rako euren aldarrikapena osatuko dute herritarrek. Nahi duten lagunek euren esaldia bidali dezakete urtarrilaren 31a baino lehenago hemen​ edota Urdulizko establezimenduen erakusleihoetan dagoen QR kodea eskaneatuz.​​

© URDULIZKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun