Datorren otsailaren 29an, eguenean, hondakinen inguruko jardunaldia antolatu dute, arrastiko 18:00etan, Urdulizko Kultur Etxean. Hala, ekitaldiak hurrengo galderei erantzun gura die: "zertara behartzen gaitu ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 legeak?; "zer gertatzen da hondakinak birziklatze-edukiontzi egokian sartzen ez ditugunean?" eta "gaur egungo egoera ikusita, zer egin behar du gutako bakoitzak?".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!