Proiektu honen helburua da kontzientzia eta lotura sortzea Urdulizko haurren eta haien ingurune naturalaren artean. Horretarako, aurreko urteetan tailer bat egin zen, eta Urdulizen erroldatutako 6 eta 16 urte bitarteko 150 parte-hartzailek baino gehiagok beren zuhaitza landatu zuten. Jardunaldia amaitzeko, dibulgazio-tailer bat ere egin zuten. Bertan, landatutako zuhaitz autoktonoen (artea, urkia, haritza eta gaztainondoa, besteak beste) eta espezie inbaditzaileen ezaugarriak eta gure ingurune naturalean duten eragina ezagutu ahal izan zuten.
2023an, zuhaitz autoktonoak landatzeko bigarren jardunaldia egin zen, urte horretan 6 urte bete zituzten haurrakaz, eta, berriz ere, dibulgazio-tailer bategaz osatu zen jarduera. Bestalde, jardunaldia osatzeko, konpostaje-tailer bat eta zuhaitzak zaintzeko tailer bat eskaini zitzaien aurreko urteko parte-hartzaileei. Horrela, proiektuari jarraipena emanez, haurren eta naturaren arteko lotura sustatuz eta landuz. Orain arte 1.450 zuhaitz autoktono landatu dira guztira.
Aurten, ordea, jarduerari beste ikuspegi bat eman nahi izan zaio. Baso batek denboran irautea ahalbidetzen duten faktoreak ezagutzea eta besteak beste landare inbaditzaileetatik nola zaindu eta babestu ikastea dira domeka horretan, apirilaren 14an, egingo den tailerraren helburu nagusiak.
Horretarako, Urdulizko Udalak familia-tailer bat eskaintzen du. Bertan, zuzenean ezagutu ahal izango dira substratu on baten ezaugarriak, landare inbaditzaileen espezieak edo zuhaitz autoktonoek bizirauteko behar dituzten zaintzak.
Beste behin ere, Udalak Tantak tokiko elkartearen laguntza izan du jarduera antolatu eta gauzatzeko. Udalerriko beste proiektu batzuetan parte hartu duen erakunde bat, hala nola Txiri-Txiri dibulgazio-ibilbideetan edo ikasleentzako ingurumen-tailerretan. Natura-ingurunea eta osasuna zaintzea helburu duten proiektuak dira, elkarteak, hasiera-hasieratik, izan dituen helburuak hain zuzen ere.
Apunta zaitez hemen: https://reserva.tantak.eu