Itsas inguruneko kontzientziaziorako Urez Ur Fest jaialdia egingo dute Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 8a, 12:29

Itsasoa Lemoizetik.

Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.

Hainbat jarduera daude antolatuta lehenengo Urez Ur Fest jaialdirako, besteak beste: argazki erakusketa, eskolako ekintzak, hitzaldiak eta dokumentalak eta busti gabeko urpekaritza saioa. Betiere sarrera doakoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun