Espazioa ezagutuko dute umeek Urdulizko astronomia tailerragaz!

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 16a, 13:58
H1-H6 (6-12) kurtsoetako umeentzako prestatutako tailerra da.

Maiatzaren 31etik ekainaren 21era, barikuetan, astronomia tailerra egingo dute Urdulizko kultur etxean. Hala, umeak espazioan barrena ibiliko dira hiru saio praktiko eta gaueko behaketa bategaz. H1-H6 (6-12) kurtsoetako umeentzako prestatutako tailerra da. Izena emateko epea: apirilaren 17etik 28ra. ​​Plaza mugatuak dira.

Ahal dela, izen-ematea modu telematikoan egitea adierazi du Udalak: Urdulizko web gunearen bidez, “Tramiteak” atalean sartuta, “Instalazioetan izen-emate eta erreserbak” leihora jarraitu, 602-"Ikastaroetan, tailerretan eta txangoetan izen-ematea", "Kultur ikastaroetan izena emateko orria" bete behar da (inprimaki editagarriak-inprimaki erabilgarriak). Salbuespen gisa, aurrez aurreko inskripzioa onartuko da. Urdulizko web gunearen bidez,

Lehentasuna Urdulizen erroldatutako umeek izango dute. Plaza libreak baino izen emate gehiago badaude, zozketa maiatzaren 2an izango da, arrastiko 18:00etan, Urdulizko kultur etxean.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun