Bosgarren Plentziako Badia zeharkaldia ospatuko du Mungia Igeriketa Taldeak ekainaren 22an

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 30a, 12:27

Maiatzaren 22an egingo dute zeharkaldia.

Azken lau urteetan legez, Mungia Igeriketa Taldeak Plentziako Badia zeharkaldia antolatuko du Plentziako Kai Eder Klubagaz eta beste hainbat erakunderen lankidetzagaz batera, maiatzaren 22an. Horien artean Aspanovas dago, eta zeharkaldiko parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emango zaio elkarte horri, probak izan ditzakeen irabazi guztiez gain. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte zabalik dago, hemen.

2.700, 1.700 eta 700 metroko ibilbideakaz, probak bi kategoria ditu: helduentzat eta 15 urtetik beherakoentzat. Gainera, 200 metroko ibilbidean parte hartu ahal izango da. Izena emateko epea zabalik dago daborduko eta opari bana emango zaio parte-hartzaile bakoitzari. Horrez gain, proben ostean zozketa batean parte hartu ahal izango dute apuntatu diren lagun guztiek.Aurten berrikuntza bat dago: plastiko kopurua murrizteko eta izen-emateen prezioa mantentzeko, txanoak eta txipak maileguan hartu ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun