Txapelketa Bizkaiko lau udalerritan jokatuko da, gure eskualdean hasiz: Urdulizen, Zeanurin, Mallabian eta Bilbon. Kanporaketak ekainaren 14, 15 eta 16an jokatuko dira eta finala abuztuaren 20an jokatuko da, Bizkaia Frontoian.
Torneoan 24 pilotari hauek hartuko parte: Artola, Laso, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P.Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Zubizarreta III, Elezkano II, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Exposito, Salaberria, Imaz, Mariezkurrena II, Albisu, Rezusta, Zabaleta y Martija. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatuko dute; lau t 'erdikoa 6 pilotarik osatuko dute eta beste 6 banaka arituko dira.
Multzoen osaketa zozketa bidez egin da eta taldeen kapitainak honako hauek dira: Artola, Laso, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, Peio Etxeberria. Taldeak hurrengoak dira:
- Ganekogorta: Artola eta Imaz binaka, Agirre lau t 'erdian eta Senar banakako modalitatean.
- Oiz: Altuna eta Rezusta binaka, Ezkurdia lau t 'erdian eta Egiguren V.a banakako modalitatean.
- Gorbeia: Elordi eta Zabaleta bikoteka, Elezkano II .a lau t 'erdian eta Salaberria banakako modalitatean.
- Sollube: Laso eta Mariezkurrena II bikoteka, Peña II lau t 'erdian eta Bakaikoa banakako modalitatean.
- Anboto: P. Etxeberria eta Martija bikoteka, Zabala lau t 'erdian eta Exposito banakako modalitatean.
- Kolitza: Urrutikoetxea eta Albisu binaka, Jaka lau t 'erdian eta Zubizarreta III .a banakako modalitatean.
Informazio gehiago nahi izanez gero Bizkaia Frontoiaren webgunea kontsulta daiteke, baita www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.eus ere.