'Deep sea, sakontasunera bidai bat' filma ikusgai egongo da Urdulizko kultur etxean

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 16a, 11:36

Maiatzaren 18an, arrastiko 18:00etan, proiektatuko dute publiko guztiarentzako egokia den Deep sea, Sakontasunera bidai bat filma, Urdulizko kultur etxean. Sarreraren prezioa 3,60 eurokoa izango da eta hemen ikus daiteke traile​rra​. Sarrera erosteko, txartelaz egin daiteke totemean astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera. Edo webgunearen bidez, hemen. Era berean, eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago, hilabete osoko filmetarako sarrerak esku-dirutan erosi daitezke.

Hurrengoa da filmaren sinopsia: Shenxiu, txikiago zenean amak abandonatu zuen neskatoa, oporretan familia-itsas bidaia batean sartzen da. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen da. Berak ez du susmatzen horrek guztiak amagaz zerikusirik duenik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun