Aurrez aurre proposamenak egiteko hiru bide daude:
- Hautetsontziak udal eraikinetan: udaletxeko HAZan, Kultur etxean eta Kiroldegian.
- Maiatzaren 23an, eguenean, arrastiko 18:00etan, saio bat egingo da herritar guztientzat Jubilatuen Etxean.
- Maiatzaren 24an, barikuan, bi pertsona igaroko dira udalerriko auzoetatik, prozesuaren berri emanez eta parte-hartzea erraztuz.
Online, berriz, bi bide daude:
- Formularioa Udalaren webgunean.
- QR kodearen bidez.