Ibilbidea goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, eta zailtasuna ertaina. Eman izena, hemen.

Urduliztik eta Santa Marina ingurutik oinezko ibilbidea egingo dute ekainaren 2an, domekan. Bidean zehar, ingurua garbitu, bildutako hondakin motak aztertu eta horrek guztiak naturan sortzen duen inpaktuaz eta balizko konponbideez hitz egingo dute Tantak elkarteko antolatzaileek. Hala, tokiko jardunaren bidez inpaktu globala jorratzea da asmoa.