Fentanyl opioide sintetikoa da, morfina baino 100 aldiz potentzia gehiago daukana, eta min larria duten pazienteak tratatzeko erabiltzen dena, ebakuntza osteko edo gaixotasun kronikoen kasuetan. Munduko hainbat lekutan, AEBtan batez ere, droga bezala ere erabiltzen den substantzia hori gaindosiagatik hilgarria izan daiteke, beraz, galera ekonomikoaz gain, osasunarentzako suposatu dezakeen arriskuagatik ere kezkatuta daude arduradunak.
Iturri ezberdinek azaldu dutenez, ospitaleko ohiko inbentarioa egiten ari zirela ohartu ziren dosi horien desagerpenaz. Zehaztu dute baimenduetako medikuek bakarrik dutela sarbidea giltzapean gordetzen dituzten substantzia horietara. Horrenbestez, Ertzaintzak eta Osasun Sailak ikerketa abiatu dute lapurretaren arduradunak identifikatzeko eta etorkizunean horrelako laburketak saihesteko zein neurri hartu ditzaketen erabakitzeko.