Idazketa terapeutikoan murgilduko dira ekainaren 12an, Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 23a, 14:02

18:30etik 20:00etara izango da saioa.

Ongizate emozionala errazteko helburuagaz, idazketa terapeutikoaren inguruko tailer bat egingo dute Urdulizko kultur etxean, ekainaren 12an, eguaztenean. Hala, idazketarako hainbat teknika azaldu eta praktikan jarriko dituzte. 18:30etik 20:00etara izango da saioa eta 16 urtetik gorako lagunentzako zuzenduta dago. Izen-ematea: berdintasunerakobidean.urduliz@gmail.com helbidean, maiatzaren 5era arte.

Haurren gainbegiratze zerbitzua eskatzeko aukera ere dago ekainaren 7a baino lehen.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun