Urdulizko Inola elkarte feministak 30 urte beteko ditu!

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 27a, 09:51

Berdintasunaren bidearen partaide aktiboak dira Inolako kideak. © INOLA

Ekainaren 7an, barikuan, egitarau berezia antolatu dute Urdulizko Inola elkarte feministako kideek euren ibilbideko 30 urteak ospatzeko xedeagaz. Arrastiko 18:00etan, Urdulizko landa-emakumeei omenaldia egingo diete, eta gero, 19:30ean, Hemendik ere ateratzen da ikuskizunaz gozatu ahalko dute, Alazne Etxebarria artistaren eskutik. Dohakoa den arren, beharrezkoa da izena ematea hurrengo telefonoan: 747 499 814.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun