'Robotia' umeentzako filma proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 11a, 16:11

Ekainaren 15ean, Robotia filma emango dute Urdulizko kultur etxean, arrastiko 18:00etan. Publiko guztientzat egokia da eta sarrera 3,60 eurokoa da. Erosi daiteke totemean (txartel bidezko ordainketa bidez), astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera. Bestela, webgunearen bidez ere eros daiteke. Horrez gain, sarrerak eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago eros daitezke, eskudirutan. Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat. NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.​

Pelikularen sinopsia: Bizi, amets egin eta hazten diren androideak bizi diren mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dira. Material berberakaz eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio akats bat du itxuraz, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da, gurasoek eta irakasleek kontrolatuta. Alexek eta Bibik futbola maite dute. Uste du ezin duela jolastu. Berari ez diote uzten. Eta hala ere, robot talde zoragarri eta eldarniozko baten ondoan, futbol kantxa batean elkartuko dira. Eta haur txapelketa batean izena emateko aukera sortzen denean, Alexek eta bere lagunek ezinezkoa dena egingo dute Bibik parte har dezan, eta bere ametsa lortzeko zer egiteko gai den erakutsiko die guztiei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun