Kargatzeko terminal arruntak dira (7.36kw), eta, beraz, bi ordutan 100 kilometroko autonomia kargatzea ahalbidetzen dute. Zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da Repsolen Waylet aplikazioaren bidez egitea: bertan, kargatzeko puntua aurkitu eta erabiltzaileari gehien komeni zaion terminala eta ordutegia aukeratu ahal izango dira. Terminal hauen helburua da CO2 emisioak murriztea eta, horrela, herri osasuntsuago bat lortzea.
