Berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko telazko poltsak margotuko dituzte Urdulizen, ekainaren 28an

Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 12:22

Gehienez 20 pertsonek eman ahal dute izena. © FREEPICK

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da eta horregatik Urdulizen tailer berezia prestatu dute: berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko telazko poltsak margotuko dituzte udalerriko kultur etxean gero horiek etxera eraman ahal izateko. Hala, arrastiko 18:30etik 20:00etara, sormena askatuko dute aniztasuna sustatzeko helburuagaz. Izena eman daiteke ekainaren 21a baino lehenago.

Adin guztietako lagunentzako zuzenduta dagoen ekintza da, baina, gehienez, 20 pertsonek eman ahal dute izena. Horretarako, emaila bidali behar da berdintasunerakobidean.urduliz@gmail.com helbidean.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun