Eguzki-argiak ikusmen-arazoak eragiten dizkie langileei, eguneroko lana zailduz. Ondorioz, ELAk nabarmendu du lan baldintzak eta erabiltzaileentzako arretak okerrera egin duela.
Horrenbestez, seinalatu du langileek eta ELAk urteak daramatzatela konponbideak eskatzen, baina Ospitaleko zuzendaritzak beti horiek ukatu dizkie: "Argi dago horrek eragina duela langileen lan baldintzak eta ematen den zerbitzuan; izan ere, langileek ezin dute baldintza horietan lan egin, eta ezin da nahi den zerbitzua eman".
Irtenbidea leihoan estore edo binilo motaren bat jartzea dela azpimarratu du, argia zuzenean lanpostuetara pasa ez dadin. Hala ere, zuzendaritzak esan du irtenbide horrek ospitaleko harreraren estetika hautsiko lukeela.