Urdulizko amek izena eman dezakete Santa Marinako ohorezko aurreskuan, uztailaren 18ra arte

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 5a, 08:38

Ohorezko aurreskua eskainiko zaie aurten ama izan diren pertsonei.

Urtero legez, uztailaren 20an, Santa Marina Eguna ospatuko dute, Urdulizen. Hala, egun horretan, baselizara igoko dira bertan ospatuko dituzten erromeria eta jarduera-tradizionalez gozatzeko. Ohorezko aurreskua eskainiko zaie ama izan diren pertsonei, horregatik, Urdulizko Udalak eskatu die 2023ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 1era amak izan diren lagunei jai berezi honetan izena emateko eta horretara bertaratzeko. Izen-ematea uztailaren 18ra arte izango da.

Bertaratzea baieztatzeko 946 762 061/946 763 631 telefonoetara deitu dezakete amek edota uke@urduliz.eus helbide elektronika mezua bidali, betiere uztailaren 18ra arte. 

Hitzordua Urdulizko Santa Marina baselizan izango da, uztailaren 20an, eguerdiko 13:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun