Hamaika ikastaro egingo dituzte irailetik aurrera Urdulizen!

Nahia Martinez Gondra 2024ko abu. 29a, 12:27

Patchwork tailerra egingo dute Urdulizen.

Kurtso berriaren hasieragaz batera, hainbat kurtsotan apuntatzeko deia zabaldu du Urdulizko Udalak. Besteak beste, hurrengo tailerrak egingo dituzte irailetik 2025eko ekainera arte: ehoziri lanak; helduentzako pintura; eskulanak; zur lanketa; yoga; patchwork; musika eta mugimendua; haurrentzako pianoa; istoriak ehuntzen; tailerra; neurofitness; antzerki jolasa eta artea eta emozioak. Izena emateko azken eguna irailaren 6a izango da. Prezio guztien informazioa, hemen.

Izen ematearen informazio gehiago jasotzeko Urdulizko Kultur Etxera deitu daiteke, hurrengo zenbakian: 946 763 631

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun