Urdulizko Andra Mariko festak dira Uribe Kostako udako azkenengotariko jaiak. Hala, joan den barikuan, irailaren 13an, askotariko frogak egin zituzten ume zein helduentzako, Elortza eskolan. Modu horretan, arrasti-pasa polita igaro zuten bizilagunek gaueko parrandarako gorputzak prestatzeko. Irudiotan ikus daitekeen moduan, txinbera txapelketa izan zen nagusi, eta rally umoristikoan kuadrillen lehia pil-pilean egon zen. Ez galdu barikuak utzitako argazkiak!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!