Urdulizko Udalak jakinarazi du Andra Mariko jaiak bukatu ostean, galdutako hainbat objektu pertsonal dituztela oraindino gordeta udaletxean. Hauek dira itzuli barik dauden gauzak: gabardina bat, kartera bat, autoko giltzak, etxeko giltzak, Gazte Txartela, familia ugarien txartela, Deustoko unibertsitateko ikasle-txartela, gidabaimena, IMQ txartela eta Valentin Hotels txartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!