Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2024ko martxoaren 20an emandako ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera egingo da parekatze informatikoren bidez. Berdinketa hausteko irizpideak:
- 1. Denbora gehiago langabezian.
- 2. Lehentasuna emakumeari.
- 3. Lehentasuna adin nagusikoari.
Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira 2023ko deialdian kontratatutakoak izan ezta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatu izana ere.
Horretarako Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia oro har.