Urdulizko aurrekontu parte-hartzaileetako bozkaketa fasera pasau diren 8 proiektuak erabaki dituzte

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 25a, 13:21

Udalak 50.000 euro erabiliko ditu 2025eko aurrekontu parte-hartzaileetarako.

Hurrengoak dira 2025eko aurrekontu parte-hartzaileen barruan bozketa fasera pasatu diren egitasmoak: aulkiak eta atsedenerako elementuak berdeguneetan jartzea; hiri-altzariak instalatzea, bankuak parkeetan eta pasealekuetan; txakur-gorozkietarako paperontziak, maskotentzako iturri egokituak eta txakurren aisialdirako gunean elementuak berritzea; kirol-eremuen erabilera azaltzen duten panelak instalatzea eta irakurzaletasuna sustatzeko literatura lehiaketa. Oraindino ere parte-hartzea irekita dago irailaren 29ra arte.

198 pertsonak parte hartu zuten Urdulizko Partaidetzazko Aurrekontuen 1. fasean eta bertatik 649 hobekuntza-proposamen bildu ziren udalerrirako. Udaleko talde teknikoak horiek guztiak aztertu ditu eta 8 proiekturen zerrenda egin dute. Hala, guztira Udalak 50.000 euro erabiliko ditu 2025eko aurrekontu parte-hartzaileetarako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun